Kultura Ondarea sariaren oinarriak

Deialdi honen helburua da saritzea Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe ofizialetan matrikulatuta dauden Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailetako, Batxilergoko lehenengo mailako eta Lanbide Heziketako Erdi Mailako Heziketa Zikloetako lehenengo mailako ikasleak; hain zuzen ere, euskal kultura-ondarearen ezagutza hedatzen
hobekien laguntzen dutenak

«Kultura Ondarea Saria» ren helburua da Euskal Kultura Ondarearen forma material zein immaterialen ezagutzarekin eta balorazioarekin lotuta dauden hezkuntza-jardueraren ekimena, berrikuntza, ekintzailetzarako gaitasuna, sormena eta garapen soziala sustatzea.

Zer da kultura ondarea? Zentzurik zabalenean, kultura ondarea iraganetik oinordetzan hartutako ondasunen multzoa da, non gizarte bakoitzak balio batzuk aitortzen dituen, kontserbatu eta transmititu beharrekoak. Kultura-balioak aldakorrak direnez, ondarearen kontzeptua bera etengabe eraikitzen ari da, eta hura osatzen duten elementuek multzo bat osatzen dute, aldatzeko modukoa eta elementu berriei irekia. Euskal kultura ondarea elementu materialek osatzen dute, hala nola estilo errenazentistako dorretxe batek, burdinola zahar batek edo alboka batek, bai eta elementu immaterialek ere, hala nola dantza tradizionalek edo bertsolaritzak.

Sari honen bidez, ikasleak beren kultura-ondarera modu dibertigarri eta kolektiboan hurbiltzea nahi dugu, iraganak bere burua azaltzeko eta ingurunea, historia eta bizitza ulertzeko orduan duen balioa eta garrantzia ikasi eta ulertu ahal izateko.