Jardunbide egokiak Kultur Ondarean

  • Baliabide naturalak eta kulturalak gizateriaren ondare amankomunaren parte dira.
  • Memoria Kolektiboa eta Kultur Ondarea garapen eta hazkunde indibidual eta sozialaren oinarri dira.
  • Kultur Ondarea ondo kudeatu behar da, gaurko eta biharko belaunaldientzat modurik jasangarrienean babestu, kontserbatu, interpretatu eta errespetatuz.
  • Gure betebeharra da Kultur Ondarea errespetatzea: paisaiak, kulturak eta ondareelementu guztiak.
  • Ondarea zaindu eta gorde behar dugu, eta gozatu; horrela, ondarea bizirik mantenduko dugu, eta haren etorkizuna bermatuko.
  • Goza ezazu Kultur Ondareaz, baina haren biziraupena eragotzi dezakeen inpaktu negatiborik eragin gabe.
  • Bisitari bazara, informa zaitez, eta izan zaitez begirunetsu
  • Oraina gozatuz, gogora ezazu iragana, bost zentzumenekin, ondarea kaltetu gabe.
  • Izan zaitez abegikorra gainerako bisitariekin, gidarekin, langileekin...; trata itzazu errespetuz
  • Kultur Ondarea ezagutu eta errespetatzeak aberastu egiten gaitu, aniztasuna onartzen ikasten baitugu, eta herri eta kulturen arteko ezberdintasun legitimoak toleratzen.
  • Kultur Ondarea mantentzeko eta zaintzeko, berebiziko garrantzia du zure jarrerak.
  • Bisitan zabiltzanean, hondakinak murriztu, berrerabili eta birzikla itzazu.
  • Zaindu itzazu natura- eta ondare-eremuak.
  • Ez ezazu zaborrik sortu.
  • Ibilbide eta bisitei dagokienez, aukera itzazu paisaian eta monumentuetan inpaktu txikiena eragiten dutenak.
  • Parte har ezazu bisita gidatuetan, asko lagunduko baituzu ondarea zaintzen eta tokiko lana indartzen.
  • Egiezu kasu seinale eta jarraibideei.
  • Ez ezazu ondarearen arloko deliturik egin zure bidaien oroigarriak lortzeko. Eraman argazkiak, eta ez ukitu hondar babestuak.
  • Lagun ezazu instalazioak ondo mantentzen, eta ordaindu eskatzen den tarifa